Jarduerak

BIDEZIDORRAK, BTT (mendi txirrindularitza), MENDIA…

Irati Oihanaren ondo-ondoan gaude, Izadia nagusia den tokian, mendizaletasuna, bidezidorrak, BTT, ibilaldiak familian, birding-a, zikloturismoa bezalako jarduerak egiteko paradisua. Zuentzako aukeratu ditugun jardueren eskaintza honako hau da.

BERTZE JARDUERAK:

Kultura, aitzinako usadioak, bertoko gastronomia, folklorea, garai eta leitzen bisitaldiak, espeleologia, hipika, txangoak familian… Zaraitzu Ibarra eta bere sarrera Nabaskozeko Almiradiotik eta Irunberritik aisialdia gozatzeko jarduera anitz eskeintzen dizkizute.

Irati Oihana

Irati desde Pikatua Camping Murkuzuria

Oinez edo txirrindulaz egiteko bide anitzetan gal zaitezte. Irati Oihana, 17.000 hektareako pagadi-izeidi itzela, europako hobeki zainduriko basoetako bat izateaz gain, handienetako bat da.
Atala ikusi

Herri-Bideak

Senderos locales Camping Murkuzuria

Zaraitzuko herriek Herri-Bide (SL) bana edo gehiago daukate, gehi Iratiko Oihanekoak, Irunberriko arbailako ibilaldiak, Kakueta arbailak, e.a.
Ibilbideak ikusi
Bertze bidezidor batzuk

Mendi txirrindularitza

BTT Camping Murkuzuria

Mota guztietako ibilbideak Iratin, edo Zaraitzuko herri lasaietan.
Ikusi +

Mendizaletasuna Pirinioan

Montañismo Camping Murkuzuria

Guzien nahierara eta zailtasun ezberdinetakoak, adibide esanguratsuena, Orhi mendia, bere 2.017 metroekin.
Ikusi +

Multiabentura

Multiaventura Camping Murkuzuria

Ezka Ibaian jeitsierak piraguan, piragua erabileraren hastapena Esa urtegian, Zaraitzu ondoan.
Jarduerak ikusi

Hipika

Hipica Ochagavía Camping Murkuzuria

Otsagabiko hipika zentroak, Iratiko Etseen errepidean, zaldi ibilaldiak egiteko aukera ematen du, Izadia bertze gisa batez gozatzeko.
Ikusi hipika

Espeleologia Larran

Espeleo Camping Murkuzuria

Larra, Erronkaribaxan, espeleologia Europan praktikatzeko ingururik garrantzitsuenetako bat da. Egun erdiko txangoak.
Ikusi lezeak

Ipar eskia Abodin

Esqui de fondo en Abodi Camping Murkuzuria

Neguan, Abodi mendilerroan, Zaraitzun bertan, ipar eskiko pistak daude zuen eskura.
Ikusi +

Kultur eta etnografia txangoak

Visistas culturales Camping Murkuzuria Ermita de Muskilda

Xabierko Gaztelua, Leyre Monastegia bere kantu gregoriarrekin, Muskilda baseliza Otsagabian, Jentilarrien ibilaldia, Garaien ibilaldia, Hilarrien parkea, e.a.
Ikusi +

Museoak, naturgelak

CIN Ochagavía

Uztarrotzeko Gasnategia, erakusketak Itzandegian (Orreaga), Otsagabiko eta Erronkariko Natur Interpretazio Zentroak, Izabako Museoa, Erronkariko Gaiarreren Museoa, Burgiko Lanbideen Museoa.  Ikusi gasnategia

Hegaztiei behatzea Irati-Abodin

Buitre camping-Murkuzuria

Nafarroak hegaztiak behatzeko baldintza bikainak eskaintzen ditu, bertako naturgune ederretan espezie mota anitz baitaude. Ikusi +

Irunberriko eta Arbaiun arbaiak

Foces de Navarra Arbaiun

Zaraitzu Ibaiak, bere ibilbidean, harkaitzetan landu ditu arbail harrigarri hauek.
Ikusi +